Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ibiza

(Katalanez, La Vila d’Eivissa). Ibiza uharteko portu eta hiriburua, Mediterraneo itsasoaren ertzean. 28.600 biztanle eta 11 km2. Uhartearen hego-ekialdean dago. Turismogune nagusi da. XVI. mendeko harresiak inguratzen du hiri zaharra (Dalt Vila, XVII. mendeko katedrala, gaztelua, udaletxea eta museoa). Sa Penya eta Sa Marina izeneko auzoak zabaldu ziren gerora, XX. menderako, eta hirigune modernoak eratu dira XX. mendeko azken hamarkadetan, turismoa hedatu delako (Puig des Molins eta Ses Figueretes).