Ibn al-Arabi
Arabiar filosofo, teosofo eta mistikoa (Murtzia, Valentziako erresuma, 1165 - Damasko, 1241). Sufismoko maisu gorentzat jotzen da. Sevillan ikasi zituen islamaren zientziak eta bidaia asko egin zituen al-Andalus eta Ipar Afrikan, mistizismo sufiaren oinarri sendoen bila. Ibn Rushd (Averroes, 1126-1198) Aristotelesen ildoko filosofoarekin egon zen Kordobako hirian. Ekialdera jo zuen 1202an; Mekan bizi izan zen hasieran, eta Damaskon ondoren. Laurehun idazlanetik gora idatzi zuen. Haien artean al-Futuhat al-Makkiyah (Mekako iragarpenak) eta Fusus al-hikam (Igarleen Jakituria) dira aipagarrienak.