Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

ibis

iz. Afrikako eta Ameriketako hegazti zangaluzea, mokoa luzea eta kakoduna duena (Fam. Threskiornicidae). 75 cm inguru luze da; gorputzeko lumarik gehienak zuriak ditu, baina isatsekoak beltzak. Ia Afrika guztian bizi da, Madagaskarren ere bai. Garai batean Egipton ere bizi izan zen, eta hegazti sakratutzat eduki zuten. Narrastiak eta soinberak jaten ditu, baina nahiago izaten ditu matxinsaltoak. nIbis gorria (Guara rubra). Hego Ameriketako tropiko aldeko eskualdeetan, Venezuelatik Brasila bitartekoetan bizi dena, guztiz gorria kolorez.