Hudson, Henry
Ingeles itsasgizon eta esploratzailea (1550 inguru - itsasoan, Hudson badiatik hurbil, 1611). Hiru bidaia egin zituen Iparburuko itsasoetatik Txinarako iraganbide bat aurkitu nahirik, eta laugarren ahaleginean hil zen. Lehenengo bietan (1607, 1608) Ingeles Merkatarien Konpainiaren kontura Spitzberg eta Zembla Berriraino iritsi zen. Probintzia Batuen zerbitzutan egin zuen hirugarren bidaian bere izena duen ibaia miatu zuen. Azkenik, 1610ean bere izeneko badiaraino iritsi zen eta, izotzak harrapaturik, negutea James badian pasa behar izen zuen. Itzultzerakoan, tripulazioa matxinatu zitzaion eta txalupa batean bera eta semea abandonatu zituztelarik, itsasoan desagertu ziren.