Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

hudo

iz. Zool. Haragijaleen ordenako mustelidoen familiako ugaztun txikia, mofetaren aldaera albinoa (Mustela furo). 40 cm inguru luze izaten da. Ilea zuri horixka du begiak aldiz gorriak. Oso animalia odolzalea da, baina hezi erraza. Hezitakoa untxiak, erbiak eta arratoiak harrapatzeko erabiltzen da. Usoak, oiloak eta sugeak ere jaten ditu. Jatorriz, Ipar Ameriketakoa dela uste dute naturalistek.