Hue, Robert
Frantses politikaria (Cormeilles-les-Parisis, 1946). 1977tik aurrera Montigny-les-Cormeilleseko alkatea, 1988tik aurrera Val-d’Oiseko diputatu nagusia, eta 1977tik aurrera Frantziako diputatua. 1980an PCFren (Frantziako Alderdi Komunistaren) batzorde nagusiaren kide egin zen eta 1990ean mahai politikoaren kide. XXVIII. kongresuaren ondoren (1994ko urtarrilean), Georges Marchaisen (1920-1997) tokia hartu zuen alderdiaren idazkaritza nazionalean. 1995eko lehendakaritzarako hauteskundeetan arrakastarik gabeko hautagaia izan zen, eta 1997ko legegintzarako hauteskundeetan botoen % 10 inguru atera zuen. Frantzian komunismoak duen etorkizunari buruzko lan bat kaleratu du, alderdiaren berrikuntzarako lan zabalago baten abiapuntu gisa: Communisme, la mutation (1995, Komunismoa, aldaketa).