Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Hue

Vietnamgo hiria, Annam lurraldean, itsasotik 10 km-ra. 209.000 biztanle. Binh Tri Thien probintziako hiriburua. Merkataritzagunea. Oihalgintza (kotoia, zeta). v Historia. XVII. mendean Annam-eko Nguyen jaunek bertan ezarri zuten beren egoitza. Gia-long enperadoreak hiria gotortu eta Annam-eko hiriburu bihurtu zuen. 1883an frantsesek beretu zuten eta askapenerako gerran ia guztiz deseginda geratu zen (1968 eta 1972ko guduak). Hue-ko kulturak zerikusi handia izan du vietnamdar zibilizazio modernoan.