Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Hudson

badia edo itsasoa. Kanada ipar-ekialdeko barne itsaso handia. Izen bereko itsasartearen bidez Ozeano Atlantikoarekin lotzen da, eta Foxe arroren eta itsasartearen bidez  Ipar Buruko itsasoarekin. Mugak: Ipar-Mendebaleko lurraldeak eta Manitoba mendebalean, Ontario hegoaldean eta Quebec ekialdean. Hegoaldean James badia eratzen du. 819.000 km2. Uharte asko ditu; Southampton uhartea da handiena; iparraldean dago eta Baffin arrotik bereizten du. Azarotik maiatzera bitartean izoztuta egoten da. Gazitasun txikikoa. Gehieneko sakontasuna: 257 m.