Huder Lasala, Serafin
Nafar medikua eta politikaria (Iruñea, 1874 - Iruñea, 1962). Etxalarko eta Biurrungo sendagilea izan zen, Iruñeko Beneficencia delakoan hasi aurretik (1901). Nafarroako Alderdi Errepublikarreko lehendakaria zen Espainiako II. errepublika aldarrikatu zenean (1931). 1937. urtean kendu zuten mediku kargutik. Medikuntzako eta Iruñeko osasunari buruzko lan batzuk idatzi zituen: Tratamiento del Tracoma (1902), Plan general de higienización de las viviendas de Pamplona y medios de realizarlo en la práctica (1907) eta Desarrollo de Pamplona durante los últimos cien años. Su nupcialidad, su natalidad, su moralidad y su censo de población (1935).
- Hubeau, Jean
- Hubel, David H
- Huber, Klaus
- Huber, Robert
- Huch, Ricarda
- Huder Lasala, Serafin
- hudo
- Hudson
- Hudson ibaia
- Hudson itsasartea
- Hudson, Henry