Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

huasteka

edo huaxteka. izond. eta iz. Etnogr. Maia-kitxe taldeko izen bereko indiar herriko kidea. Kolon-en aurreko garaietan Ekialdeko Sierra Madre eta Mexikoko golkoaren artean bizi ziren huastekak. Gaur egun bi talde txikitan banaturik daude (50.000 inguru). v Iturri idatzirik ez denez, herri hau ezagutzeko bide nagusia aztarnategi anitzek emandako testigantza da. X. mendean agertu ziren eta beren kulturaren agerpenetan olmeken eta auzo herrien (totonaka, maia) eragin nabarmena erakusten dute. Arkitekturan lurra eta harkoskoak erabili zituzten. Eskulturan gehienbat behe-erliebea landu zuten. Zeramika joria, forma zein dekorazio aberatsak arte honen etengabeko bilakabidearen adierazle dira.