Huaskar
(Tupik Kusi Hualpa). Inken hamabigarren enperadorea (1491? - 1532). Haren aita Huayna Kapac hil zenean (1525), Cuzco hiriburu zuen erresuma bere esku geratu zen, Atahualpa anaiordearen agintaritzapean zegoen Quito aldea izan ezik. Bien arteko etsaigoak ekarritako gerran Atahualpa nagusitu zen (Apurimac-eko gudua, 1532). Atahualpa-k anaia hilarazi zuen bere familia osoarekin batera. Garai bertsuan Pizarro etorri zen eta inken arteko gerra konkistatzailearen asmoen lagungarri izan zen.