Huarte Machín, Manuel
Nafar tenorra (Iruñea, 1861 - Iruñea, 1942). Madrilen eta Italian egin zituen kantuko ikasketak. Hogeita zazpi urte zituenean kantatu zuen lehenengo aldiz jendaurrean Milanen (Donizettiren La Favorita). Italiara itzuli zen, Argentinan eta Uruguaien egon ondoren. 1896. urtean Istanbulera kantatzera joan zen eta Habdul-Hamid sultanak haren tenorra izan zedin egin zion proposamena onartu eta bertan geratu zen hamabost urtez.