Hubble, Edwin Powell
Estatu Batuetako astronomoa (Marshfield, 1899 - San Marino, Kalifornia, 1953). Espiral itxurako nebulosak eta galaxiaz kanpoko sistemak ikertu zituen. Eguzki galaxiaz gainera, beste galaxiak badirela frogatzerakoan “Unibertso uharteen” teoria indarberritu zuen; Eddington-en unibertso hedakorraren teoriaren alde azaldu zen. Obrak: The Realm of the Nebulae (1936, Nebulosen erreinua); The Observational Approach to Cosmology (1937, Behaketaren bidezko kosmologiaren ikerketa). Zientzien Akademiako kide izan zen (1949). v Hubble efektua. Izar sistema baten urruntze lastertasuna bere urruntasunaren araberakoa da.
- Huarte-Araquil
- Huascaran
- Huaskar
- huasteka
- Huayna Kapak
- Hubble, Edwin Powell
- Hubble
- Hubeau, Jean
- Hubel, David H
- Huber, Klaus
- Huber, Robert