Hope, Alec Derwent
Australiar poeta (Cooma, Hego Gales Berria, 1907 - Camberra, 2000). Sydney eta Oxfordeko unibertsitateetan egin zituen ikasketak, eta Sydneykoan irakasle aritu zen. 1968an alde batera utzi zuen irakaskuntza, eta poesia idazten hasi zen. Haren lehen poema liburua, Noragabeko uharteak, 1955. urtean argitaratu zen. Gero beste asko etorri ziren: Poemak (1960), Beranduko uzta (1975), Kontinentea alderrai (1979), Itsas andreak (1987) eta Orfeo (1991). Hoperen poesian erritmo eta forma tradizionalak nagusitzen dira, eta gizakiaren bizitzaren gorabeherak dira gai nagusia. Poesiaz gainera, Australiako literaturari buruzko azterketa kritikoak idatzi zituen.