Hope, Christopher
Hegoafrikar poeta eta kontalaria (Johannesburgo, 1944). Arraza beltzaren eta zuriaren arteko gorabeherez idatzi duen idazle nagusietako bat. Witwatersrand eta Nataleko unibertsitateetan egin zituen ikasketak. Gero Londresa joan zen, eta 1975etik aurrera han geratu zen bizitzen. Poeta gisa 1974an eman zuen ezagutzera bere burua: Lurmutur Hirian zehar. Sei urte geroago bere lehenengo eleberria argitaratu zuen, beltza edo zuria izateko aukeraren aurrean zer egin ez dakien gazte bati buruzkoa. Bi arrazek dituzten akatsei eta bertuteei buruzko metafora eder hark berehala erakarri zuen irakurle anglosaxoien arreta. David Higham literatura saria irabazi zuen.