Hood, Robin
XII. mendeko saxoniar baladetan agertzen den elezaharretako heroia. Normandiarren aurka diharduen abertzalea eta behartsuei laguntzen dien lapur eskuzabala da, ingelesezko literatura obra askoren (ipuin, kanta, etab.) arabera. Walter Scott-en Ivanhoe eleberriaren bitartez egin zen ezagun mundu osoan. Gerora, zinemak zabaldu ditu Robin Hood-en abenturak bertsio askotan.