Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

hopi

iz. Etnogr. Ipar Ameriketako mendebaleko izen bereko herri indiarreko kidea. Hopiak Arizonako ipar-ekialdeko Navajo erreserban eta Painted basamortuko ertzean bizi dira. Moki izenez ere ezagunak ziren antzina, eta uto-aztekarren familiako hizkuntza hitz egiten dute (shoshone hizkuntza). XX. mendearen erdi aldean 6.000 hopi bizi ziren harrizko eta lasto buztinezko etxeetan, gehienak goi-ordokietan. Azken urteetan oso urritu dira hopiak, eta askok beren herriak utzi dituzte zurien hirietara lanera joateko.