Hohmann-en orbita
Espazio ontzi batek planeta batetik beste batera joateko duen bide ekonomikoena (baina ez motzena edo lasterrena) ematen du Hohmann-en orbitak. Walter Hohmann ingeniari alemaniarrak 1925. urtean adierazi zuenez, bi planeten artean espazio ontziz bidaiatzerakoan, abiapuntu eta helmuga diren bi planeten orbitak ukitzen dituen elipse itxurako orbitak behar du energia eta errekinik gutxien.