Hohenloe
Antzinako konde-familia alemaniarra. X. mendean Frankonian sortu eta gero adar askotan zatitu zen. Neuenstein eta Walderburg dira nagusiak. Hohenloe leinuak estatu gizon eta militar ospetsuak eman ditu Austrian eta Alemanian; besteak beste, Friedrich Ludwig printze eta jenerala (1746-1818), Jena-n Napoleonen aurka borrokatu zena, eta Chlodwig printzea (1819-1901), inperioko kantzilerra izan zena (1894-1900).