Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Hohenzollern

Alemaniako antzinako konde familia, Prusiako erregearen eta Alemaniako enperadorengoa. Izena Suabiako Hohenzollern gaztelutik datorkio (Sigmaringen-en ondoan). XIII. mendean bi adarretan banatu zen: Frankoniakoa eta Suabiakoa. Lehenengoa bere ondasunak gehituz joan zen mendeetan zehar, gero eta ahaltsuago eginez: 1415ean Frederiko VI.ak Brandeburgo eta Prusiako marka eratu zuen; Frederiko I.a Brandeburgoko hautesle bihurtu zen (1465), eta 1701ean, berriz, Prusiako dukerria erreinu bihurturik, Frederiko I.ak hasiera eman zion Prusiako erregeen sailari. Bertako errege eta Alemaniako azken enperadorea izan zen Gilen II.arekin amaitu zen haien zerrenda, 1918an. Suabiako adarrak, berriz, beste bi adar eman zituen 1576an: Hohenzollern-Hechingen eta Hohenzollern-Sigmaringen. 1849an Prusiarekin batu ziren.