Hokusai, Katsushika
Japoniar margolari, marrazkilari eta grabatzailea (Edo, gaur egungo Tokio, 1760 - Edo, 1849). Ukiyo-e pintura estiloko maisua. Bere obra hainbat izenez sinatu ondoren, 1797tik aurrera Hokusai izena erabili zuen soilik. Ospetsuak dira haren Fuji mendiko ehun ikuspegi (1834-1835) eta batez ere Mangwa deituriko albumak. Album horietan, trebezia handiz, herri bateko biztanle guztien bizimodu eta jarduerak umorez islatu zituen. Hiroshige-rekin batean, eragin handia izan zuen Europako margolaritzan; Degas, Van Gogh eta Toulouse-Lautrec-engan, besteren artean.