Hola, George Ellery
Estatubatuar astronomoa (1868 - 1938). Gaztetan hasi zen, bere kabuz, eguzki espektroa aztertzen. Gero, Massachusettseko Teknologia Institutuan ikasketak egiten ari zela, espektroheliografoa asmatu zuen. Kenwoodeko bere behatoki pribatuan bi urtez lan egin ondoren, Yerkesko behatokia eta bere errefraktorea eraiki zuen Chicagoko Unibertsitatearentzat. Eguzkiaren behaketa eta astrofisikako ikasketak sustatzeko, Wilson mendiko behatokia sortu zuen aurrerago. Behatoki horretan lanean ari zela, eremu magnetikoak aurkitu zituen Eguzkiaren orbanetan.