Hendrix, Jimi
Estatu Batuetako gitarrista eta kantaria (Seattle, 1945 - Londres, 1970). Blues moldeetatik abiaturik estilo pertsonal bat landu zuen, zuzeneko gogortasuna eta elektronikazko sikodelia elkartzen zituena, besteak beste. Rock gitarristarik onentzat hatu izan da. Horrek eta hiltzeko moduak (neurriz gaineko droga dosi batek jota) mito bihurtu zuten 1960-1970 urte bitarteko kontrakulturazaleentzat. Electric Ladyland disko bikoitza (1968) jotzen da obra nagusitzat; Hey Joe kanta du, berriz, ospetsuena.