Henry, Joseph
Estatu Batuetako fisikaria (Albany, 1797 - Washington 1878). Gaztetan erlojugile izateko ikasketak hasi zituen, baina berehala lan hori utzi eta zientziak ikasteari ekin zion. Albany-ko eta Princetongo unibertsitateetan irakasle izan zen. Elektromagnetismoari buruz oso lan garrantzitsuak egin zituen, elektroi imana hobetu zuen, eta milia bateko luzera zuen telegrafo linea bat eraiki zuen. Hala ere, fama eta ospea autoindukzioa aurkitu zuelako du.