Henderson, Donald
Estatubatuar epidemiologoa (Leytonstone, 1928 - Warwick, 1991). Osasunaren Mundu Erakundearen baztangaren aurkako programaren azken fasearen zuzendaria. Edward Jennerrek (1754-1823) aurkitu zuen baztangaren aurkako txertoa 1798an, eta harrezkero Europan eta Ipar Ameriketan ia desgertu zen eritasuna, baina, hala ere, herrialde batzuetan gaixo asko zeuden oraindik. Txerto unibertsala ezinezkoa zenez, Osasunaren Mundu Erakundeko funtzionarioek eritasuna hartzeko arriskua zuten pertsonen heziketa, zainketa, txertaketa estrategia sistematikoa bideratu zuten, eta eritasuna hartu zutenak bakartu egin zituzten. Azkenean baztanga, izan den eritasun kutsakor hilgarri eta aurre egiten zailenetako bat, desagertzea lortu zuten.