Hendaiako kantonamendua
Lapurdiko hego-ekialdeko kantonamendua, Kantauri itsasoaren ertzean. Udalerri hauek osatzen dute Hendaiako kantonamendua: Biriatu, Ziburu, Hendaia eta Urruña. 77,08 km2. 1999ko datuen arabera, 26.750 biztanle ditu, 1990ean baino 2.500 gehiago. Oro har, ia % 20 handitu da kantonamenduko biztanleria azken bi hamarkadetan. Euskara, lapurtera; euskaldunak % 25. Zerbitzuen alorra, arrantza eta industria dira bertako ekonomia jarduera nagusiak. Laborantzak (Urruña-Biriatu) ez du aparteko garrantzirik.
- hemozianina
- Hempel, Carl Gustav
- Henao, Gabriel
- Hénault, Gilles
- Hendaia
- Hendaiako kantonamendua
- Hendaye
- Henderson, Donald
- Hendricks, Barbara
- Hendrix, Jimi
- heneken