Hendricks, Barbara
Estatubatuar sopranoa (Arkansas, 1948). 1969-1971 urteen bitartean Juilliard School of Music-eko ikasle izan zen. 1976an egin zuen debuta, San Franciscon, Monteverdiren L’incoronazione di Poppea lanean. Urte horretan Europara joan zen eta Herbehereetako eta Glyndebourneko jaialdietan parte hartu zuen. Berlingo Operan aipagarria da 1978an Mozarten Figaroren ezteiak laneko Suzanne paperean egin zuen lana. 1982an Parisko Operan aritu zen Julieta paperean. Europako antzoki nagusietan, Ipar Ameriketan eta Errusian aritzen da.