Henri-Pittier Parke Nazionala
Venezuelako parke nazionala, Kostaldeko mendikatearen mazelean. Mendi horiek Karibe itsasotik Pico Cenizaraino iristen dira, eta goreneko garaiera 2.435 m-n dute. Parke nazionala 1937an sortu zen, eta 107.800 ha hartzen ditu. Iparraldeko isurialdean ekosistema tropikaleko inguru aberatsa du. 400 m bitartean akazia eta kaktus sabanak daude; 800 metrora hosto galkorreko basoak (urtaro heze-lehor txandakatzera egokituak); 800-1000 metro bitartean, baso euritsu tropikala eta ondoren, 2000 metrora, baso tropikala, laino basoa. Azkenik, baso subtropikala dago. Hegoaldeko isurialdean, 1.600 metro bitartean, iparraldekoaren banaketa berdina dago, eta hortik gora belardi handiak eta plantazio zabalak daude basoen ordez. Henri-Pittier parke nazionalak habitat mota asko biltzen ditu, aipatutako baso tropikalez gainera, itsasbazterrak (mangladiez beteak), inguru epelak, eta Valencia aintzira. Laino basoan garaiera handiko zuhaitzak dira nagusi (Gyranthera caribensis). Horrez gainera, iratzeak, orkideak eta bromeliazeoak ugariak dira. Animaliei dagokionez, era askotako animaliak daude. Ugaztunak ugariak dira, gehienbat tximino oihularia, kaputxino marroiak eta hiru hatzeko nagiak. 530 hegazti mota daude, 30 kolibri, 58 tiranidoak, tukanak, manakiak, etab. Henri-Pittier parkea Hego Ameriketako zaharrenetakoa da, eta luberriko zenbait gune daude bertan.
- Hendricks, Barbara
- Hendrix, Jimi
- heneken
- Henlein, Peter
- Henreid, Paul
- Henri-Pittier Parke Nazionala
- Henry, Joseph
- Henry, Marguerite
- Henry, Pierre
- Henry (William Sydney Porter, O
- henry