Hempel, Carl Gustav
Estatubatuar zientziaren filosofoa (Oranienburg, Alemania, 1905 - Princeton Township, New Jersey, 1997). Nazismoaren garaian Estatu Batuetara joan behar izan zuen. Reichenbachen ikasle izan zen, eta Berlingo zirkuluko kide; harreman estuak izan zituen Vienako zirkuluarekin ere. Enpirismo logikoaren ikertzaile gisa (bi zirkulu horien aztergai nagusia hori baitzen), garrantzi handiko ekarpenak egin zizkion kritika operazionalistari, baieztapenaren teoria kualitatiboaren azterketari, azalpen zientifikoaren teoriari, kontzeptu eta teorien sorreraren azterketa sistematikoari zientzia enpirikoan, eta ezagutzaren esanahiari buruzko irizpide enpirikoaren azterketari. Enpirismo logikoaren esparruan, zalantzan jarri zuen hain garbia ote den zientziaren eta metafisikaren arteko banaketa. Lan nagusiak: Kontzeptuaren sorrera (1961), Zientzia enpirikoaren oinarriak (1961), Azalpen zientifikoaren eta zientziaren filosofiaren alderdiak (1965), Zientzia naturalaren filosofia (1966).
- hemorroide
- hemostasi
- hemostatiko
- hemotorax
- hemozianina
- Hempel, Carl Gustav
- Henao, Gabriel
- Hénault, Gilles
- Hendaia
- Hendaiako kantonamendua
- Hendaye