Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Hare, Frederick Kenneth

Kanadar meteorologoa, Ingalaterran jaioa (Wylye, 1919 - Oakville, 1988). Londresko eta Montréalgo unibertsitateetan egin zituen ikasketak. Zenbait ikerkuntza zentrotako zuzendari izan zen, geografia irakasle unibertsitatean, eta hainbat sari jaso zituen bere lanarengatik: Kanadako Meteorologia Zerbitzuaren Patterson saria (1973), Kanadako Errege Geografia Elkartearen Massey saria (1974), Munduko Meteorologia Elkartearen IMO saria (1988).