Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

hareharri

iz. Harea ale itsatsiz eratutako harria, erraz desegiten dena. v Geol. Harea aleak elkarri zementu antzeko gai batez lotzean osatzen den harri sedimentario detritikoa. Estekatzaile gisa silizea, buztina edo kare-haitza edukitzen dute. Harea aleen eta estekatzailearen arabera era askotako hareharriak daude. Aipagarrienak: arkosak (kuartzo eta feldespato aleak dituzte eta kare-haitzez lotuak daude), graubakak (kuartzoz eta feldespatoz gainera, arbel eta sumendi harrizko zatiak dituzte aleetan, eta zementua buztinezkoa da), silizezko hareharriak (kuartzozko alez osaturik daude eta zementua silizezkoa edo buztinezkoa da). Euskal Herriko mendietan hareharri asko da, eta hori dela eta betidanik erabili izan dira gaztelu, etxe, eliza, eta abarrak eraikitzeko.