Hardy, Oliver Norvelle
Estatu Batuetako zinema antzezlea (Harlem, Georgia, 1892 - Burbank, Kalifornia, 1957). Familia burges batean jaio zen, eta antzezle eta kantari gisa jardun zuen gaztetatik ikuskari ibiltarietan. 1915ean abiatu zen zinemako lanetan, hasieran traidore eta gaizto paperetan. Gero alderdi barre eragilea egokitu zitzaion, eta 1925ean Stan Laurelek eta biek hain famatua izan zen bikote komikoa osatu zuten (“Potzoloa eta Argala”), eta film segida luze bati hasiera eman zioten (1925-1951). Hardy eta Laurelen lanetan, bere pertsonaiaren gizentasun, logika eta ausardiari lagunaren mehetasun eta zalantzak kontrajartzen zitzaizkion, eta kontraste horretatik sortzen zen grazia.
- hardun
- hardundu, hardun, harduntzen
- harduntze
- hardware
- Hardy, François
- Hardy, Oliver Norvelle
- Hardy, Thomas
- Hare, David
- Hare, Frederick Kenneth
- harea
- hareatsu