Hardy, François
Frantses musikagilea eta kantaria (Paris, 1944). 1962an aurkitu zuen Salut les copains saioko ekoizleak. Tous les garçons et les filles abestiarekin egin zen ospetsu, eta hari esker lortu zuen Charles Cros Akademiako sari nagusia 1963an, eta Europako zerrendetako postu nagusietan egotea. Urte batzuetan lortu zuen ameslaria eta aldi berean hotza zen pertsonaia nagusitzea. Berak egindako abestiak kantatzen zituen garaiaren ondoren, Georges Moustaki, Serge Gainsbourg edota Michel Berger-en balada malenkoniatsuak kantatzea hautatu zuen. Aldi horretakoa du Message personnel (1973), ospe handia eman ziona; abesti gozo, ironikoak, desengainatuak abestu zituen batez ere. Danger (1996) diskoan erakutsi zuen egile gisa duen gaitasun aparta.