Han
Txinako bost dinastiaren izena. Hasierako edo mendebaleko Handarrek (K.a. 202tik K.o. 25era), Txensin zuten egoitza; Osteko edo ekialdeko Handarrek (25etik 220ra), Honanen zuten egoitza; Han txikiak edo Txou herrialdeko Handarrak (221etik 264ra); Osteko Handarren beste dinastia bat, zazpi mende geroago (947tik 951ra); eta azkenik Iparreko Handarrak (951tik 979ra).