Hancock, Herbie
Estatubatuar jazz musikaria (Chicago, 1940). Piano ikasketak egin zituen, eta Miles Davisen taldean jotzen hasi zen 1963an. Chick Corea, Marsalis, Carter, Pastorius, Nascimento, Benson eta beste zenbait musikari ospetsurekin jo izan du. 1970eko hamarkadan bere taldea eratu eta jazz-fusion estiloa sortu zuen. 1980koan, berriz, scratch musika plazaratu zuen. Oscar saria eman zioten 1987an Bertrand Tavernierren Gauerdiaren inguruan filmaren musikagatik. Aipagarriak ditu orobat ondoko lan hauek: Takin’off (1963), Maiden voyage (1965), Empyrean isles (1965), Blow up (1968), Headhunter (1973), Rock it (1983), Future shocks (1983).