Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

hamster

. iz. Zool. Karraskarien ordenako krizetidoen familiako animalia (Cricetus cricetus). Gorputz sendoa, lepo lodia eta isats laburra ditu; sagu baten tamaina du. Ile trinkoa, hori iluna izaten du bizkarrean, eta beltza, orban hori eta zuriak dituela, sabelean. Ahoaren atzean, alde banatara, zorro bat du janaria gordetzeko. Bere burua arriskuan sumatzen badu erraz jartzen da borrokarako; hortzak erabiltzen ditu, batez ere, bere burua defenditzeko. Europako erdian eta ekialdean, Siberiako parte handi batean eta Asia Txikian bizi da.