Han, Solya
Korear idazlea (1900). Bere herriaren independentziaren eta sozialismoaren aldeko borroka etengabeko erreferentzia dira bere obran. 1920an hasi zen idazten, eta 1925ean K.A.P.F. (Korea Artista Proleta Federatio) erakundearen sorreran parte hartu zuen. Koa-do gi (1927, Trantsizio garaia) du lehenbiziko eleberrietako bat, Japoniako kapitalaren etorrerak Koreako nekazarien artean eragin zuen txirotzea kontatzen duena. Bigarren eleberrian –Ssi-reum (1927, Borroka)– nekazarien kontzientzia hartze eta matxinatze prozesua aztertzen ditu. Antzeko gaiak ageri dira Hoang-hon (1936, Ilunabarra) eta Maul saram-tul (1946, Herritarrak) liburuetan. 1955-1959 bitartean Solbong san (Solbong mendia) eleberri historikoa argitaratu zuen. Administrazioan kargu garrantzitsuak izan ditu Ipar Korean –Hezkuntza ministro, besteak beste, eta bertako idazle elkartearen presidente ere izana da.