Hampton, Lionel
Estatubatuar jazz musikaria (Louisville, 1909 – New York, 2002). Louis Armstrong, Benny Goodman, Charlie Mingus eta Clifford Brownekin, besteak beste, jo eta abestu zuen. 1940an berriro bere orkestra eratu zuen. Pianoa, bateria eta bibrafonoa (berak erabili zuen lehenbizikoz instrumentu hau jazzean) jotzen zituen. Swing eta big band musikan eredu nagusietakoa izan zen bere garaian. Hamptonen lanen artean Vibraphone blues (1964) da aipagarriena.