Hampshire
(Izen ofiziala, Southamptonshire; laburturik, Hamps edo Hants). Ingalaterrako hegoaldeko konderria, Mantxako itsasartearen ertzean. 3.772 km2, 1.510.000 biztanle. Hiriburua: Winchester. Ardi eta zerri hazkuntzek famatu dute Hampshire munduan. Portsmouth eta Southampton dira bertako industriagune nagusiak.