Grey, Charles, kondea
Politikari ingelesa (Fallodon, Northumberland, 1764 - Howick House, Northumberland, 1845). Greyko bigarren kondea. Parlamentuko kide zela 1786an, William Pitt-en kontrako protesta gisa erretiratu egin zen Parlamentutik. 1807an Lord-en ganberara joan zen, eta 1830ean Lehen Ministro izan zen. Greyren garaian esklabotasuna debekatu zen.