Grenville, Richard, sir
Ingeles itsasgizon (1542 inguruan- itsasoan, Azoreetatik hurbil, 1591). 1585ean Roanoke Island-era (gaurko Iparreko Karolina) joan zen lehen kolonoen gidari gisa. 1591n bere itsasontzia espainiarrek harrapatu zuten; handik gutxira hil zen zaurituta. Tennyson-ek The Revenge balada batean kantatu zuen Granvilleren bizitza.