Gresham, sir Thomas
Ingeles finantzaria (Londres, 1519 - Londres, 1579). Elisabet I.aren garaian erregeen aholkulari izan zen, eta Londresko burtsa sortu zuen (Royal Exchange, 1571). Gresham-ena da lege ekonomiko ezaguna: “Diru txarrak ona botatzen du”, herri batean bi diruren (balio gutxikoa bata eta handikoa bestea) arteko lehia gertatzen denean.