Grenoble
Frantziako hiria, Isère departamenduko hiriburua. 169.740 biztanle. Isère eta Drac ibaien elkargunean, eta mendiz inguratua dago. Turismoak garrantzi handia du, batez ere neguan. Monumentu aipagarriak dira: katedrala (XII. mendea), S. André eliza (XIII. mendea) eta unibertsitatea (1339an sortua). Nekazaritza azoka, metal industria. Eraikuntza mekaniko eta elektrikoak, kimika, jakiak eta ehunak. Ikerketa nuklearra. Grenoblen jaioak dira, besteren artean: A. E. Condillac, H. Fantin-Latour (museoa), E. E. Mounier, eta Stendhal (museoa). v Historia. Alobrogoen hiria zen (Cularo), baina IV. mendean Graziano enperadorearen izena hartu zuen (Gratianopolis). IX.-XI. mendeetan Burgundia-Proventzako erresumako hiria izan zen. XIII. mendean elkartu zitzaion Frantziari. Bertan egin ziren 1968ko Neguko Olinpiar Jokoak.