Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Grés, Germaine

(Jaiotza izena, Krebs). Frantses jostuna (Paris, 1910 - Proventza, 1993). Goi mailako joskintzari ekin zion 1930eko hamarkadan, eta “Alix” goitizenaz egin zen famatu, hasieran, zeregin horretan. Grés etxea sortu zuen 1941ean, eta izen horrekin igaro zen joskintzaren historiara.