Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

globulina

iz. Kim. Gatz disoluzioetan urtzen diren eta beroaz lodi daitezkeen proteinetako edozein. Globulina mota bat odoleko globuluetan izaten da, fibrina sortzen du eta odol gatzatzailea da (seroglobulina); zenbait globulina antigorputz izan daiteke (immunoglobulina); eta beste batzuek, lipidoek, burdina edo kobrea garraiatzen dute odolean. v Gamma globulina. Antigorputz asko dituen odol-gazuraren partea. Hepatitis kutsatzailearen, elgorriaren eta parotiditisaren kontrako immunizatzaile gisa erabili izan da. 1969. urtean Gerald Edelman medikuak aurkitu zuen gamma globulinaren molekularen egitura, oso konplexua, 1.320 aminoazido multzoetan bilduta dauden 19.996 atomoz osatua.