Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

globo

iz. Esfera itxurako gorputza, begi-globoa. || Lurra; lur-globoa. || ik. puxika. v Airez edo airea baino arinago den gas batez (aire beroa, ikatz-gasa, hidrogenoa, helioa) betetako poltsa duen aireko ibilgailua, motorrik gabea, saski bat izaten duena zintzilik bidaiariak eta tresnak eramateko; bertatik zama (harea) erortzen uzten da arinago izan eta errazago igo dadin. Globoak plastikozkoak (polietileno), kautxuzkoak (neopreno) edo oihalezkoak izan daitezke eta baita paperezkoak ere jolaserako direnean. Kiroletan eta eguratseko goi geruzak aztertzeko erabiltzen da batez ere. Bidaiariekiko lehendabiziko hegalaldiak 1783. urtean egin ziren. XX. mendean aipatzekoak dira Auguste Piccardek eguratseko erradioaktibitatea eta elektrizitatea aztertzeko 1960. urtean egin zituenak. Militarrek ere erabili izan dute globoa, behatoki gisa, Napoleonen gerretan, Estatu Batuetako Gerra Zibilean, Frantziaren eta Prusiaren artekoan eta Lehen Mundu Gerran. Bigarrenean globoak lurrari loturik erabili ziren goratasun gutxiko hegazkin-hegalaldien erasoetatik babesteko. v Globo lemaduna. Ardatz itxurako aireko ibilgailua, egitura metalikoa, gas ganberak (hidrogenoa edo helioa), bidaiarientzako tokia, motorra, helizeak eta lema dituena. v Lur globoa. Lurreko itsas-lurrak irudikatzen dituen esfera. v Zunda globoa. Meteor. Bidaiaririk gabeko globo txikia, eguratsa eta eguraldia aztertzeko tresnak dituena.