Globokar, Vinko
Frantses musikagile eta tronboi-jotzailea, jatorriz esloveniarra (Anderny, 1934). R. Leibowitz eta L. Berioren ikaslea izan zen. New Phonic Art taldea sortu zuen 1969an, J.C. Drouet eta M. Portalekin batera. Fantasia, asmatzeko gaitasuna eta umorea dira bere musikaren ezaugarri aipagarrienak.