Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

globo-arrain

iz. Zool. Tetraodontidoen familiako arrain biribil arantzaduna (Arothon hispidus). 50 cm inguru luze izaten da. Airea edo ura hartzen duenean puztu egiten da eta arantzak tente jartzen zaizkio. Bizkar eta uzki-hegala oso atzean eta elkarren parean ditu. Azala gris iluna du, orban txiki beltz edo zuri urdinekikoa. Itsaso epeletan bizi da, batez ere, baina Mediterraneo itsasoan ere bada. Arrain honen haragiak eta barrunbeek pozoia dute eta janez gero heriotza eragin dezakete.