Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

glomerulonefritis

iz. Med. Giltzurrunetako glomeruluak eta hoditxoak hartzen dituen gaitza, eta giltzurrunaren hantura eragiten duena. Era askotakoa izan daiteke glomerulonefritisa; ohikoena, glomerulonefritis larria deitua, 30 urte bitarteko gizonengan gertatzen da, eritasun kutsagarriren (amigdalitis, faringitis..) baten ondorioz; azal zurbila, ahulezia, anorexia, buruko mina, gernu urritasuna eta gernuan odola izatea ditu ezaugarri nagusiak.