glizina
iz. Bot. Papilionazeoen familiako Wisteria generoko zenbait landareri ematen zaion izena. Landare zurkarak dira, igokariak, eta lore usaintsu ugari dituztelako apaingarri gisa erabiltzen dira. Tximeleta itxurako loreak dituzte, mordo zintzilikatuetan bilduta eta lorezil elkartuekin. Obulutegia leka bihurtzen da, eta hazi txiki gogorrak ditu barruan. Hosto konposatuak dituzte, berde kolorekoak. Ekialde urrunekoak eta Hego Ameriketakoak dira jatorriz. v Kim. Landareen eta animalien proteinetan dagoen aminoazidoa, glikokola ere deitua (H2N-CH2-COOH). Karbono antisimetrikorik ez duen aminoazido bakarra da. Gai gozoa da, gelatina irakina eta azido sulfurikoa nahastuz lortzen dena. Zenbait janaritan erabiltzen da, animalia gantzak eta landare koipeak lodi ez daitezen batez ere.